Merkataritza txiki mota guztientzat

Berdin da zer saltzen duzun. Euskadin negozio txiki bat baduzu, Manaok Verifactu eta ordutegi kontrola betetzen laguntzen dizu.

Zure sektorea, zure negozioa

Merkataritza mota bakoitzaren beharretan pentsatu dugu. Harategia ez delako ile-apaindegi bera. Baina denek legea bete behar dute.

Horeca - Ostalaritza eta Jatetxeak

Tabernak, kafetegiak, jatetxeak, pizzeriak, diskotekak, landa hotelak

Zerbitzuak

Ile-apaintzaileak, bizartegiak, estetika zentroak, lurringandegiak, tailer mekanikoak, konponketa tailerrak

Neurriak eta Koloreak

Arropa dendak, zapatadendak, kirol dendak

Elikadura

Okindegiak, gozotegiak, harategiak, arrandeigak, fruterikoak, oilaski-dendak, supermerkatuak

Merkataritza Orokorra

Liburu-dendak eta paperetegiak, burdindegiak

Merkataritza Espezializatua

Loredendak, maskota dendak, elektronika, mugikor dendak, belar-dendak

Beste Merkataritzak

Souvenirak, jostailu dendak, bazarrak, auzo merkataritza

Denek duten komunean

Berdin da zure sektorea. Merkataritza guztiek behar dute:

Verifactu betetzea

Fakturak AEATera bidaltzea. Derrigorrezkoa da.

Langileak fitxatzea

Langileak badituzu, haien lanaldia erregistratu behar duzu.

Denbora ez galtzea

Zure negozioa saltzea da, ez programa batekin borrokatzea.

Gehiegi ez gastatzea

TPV batek ez luke hondatu behar. Eta oporrengatik edo bajagatik ixten baduzu, ez duzu ordaintzen.

Ohiko galderak

Gehien galdetzen digutena

Internetik gabe funtzionatzen al du?

Bai. Manao zure Windows ordenagailuan instalatzen da eta konexiorik gabe ere funtzionatzen du. Datuak Ogasunera bidaltzen dira internet itzultzen denean.

Hardware berezia erosi behar al dut?

Ez. Zure egungo ordenagailua, tiket-inprimagailua eta kode-irakurgailua erabil ditzakezu. Ezer ez baduzu, Windows duen ordenagailu bat bakarrik behar duzu.

Zer gertatzen da oporrengatik ixten badut?

Ez duzu ordaintzen. Zure harpidetza hilabete osoetan pausatu dezakezu oporrengatik, baja medikoagatik edo aldi baterako itxieragatik. Jakinarazi aldiaren hasiera baino lehen.

Iraunkortasunik ba al dago?

Ez. Nahi duzunean bertan behera utzi dezakezu, zigorrik eta galderarik gabe.

Zer behar duzu hasteko?

Ziurrenik dagoeneko daukazu

Windows duen ordenagailu bat

Pizten den edozein ordenagailu. Zaharren bat gordeta baduzu, ziurrenik balio du.

Tiket-inprimagailua (aukerakoa)

Dagoeneko duzunarekin funtzionatzen du. USB, serie ataka edo paraleloa. Ez baduzu, ez da ezer gertatzen.

Kode-irakurgailua (aukerakoa)

Ez da derrigorrezkoa. Produktuak izenez bilatu ditzakezu edo botoi azkarrak sortu.

Zure betiko datafonoa

Ez duzu bankua edo datafonoa aldatu behar. Dagoeneko erabiltzen duzunarekin funtzionatzen du.

Ez utzi azken momenturako.

VeriFactu eta ordutegi kontrola legezko betebeharrak dira. ManaoPOS-ekin programa erabiltzen hasi zaitezke orain eta prestatuta iritsi, presarik eta azken orduko aldaketarik gabe.

Windows 7, 10 edo 11 duen ordenadore bat besterik ez duzu behar 25€/hileko prezio babestua bezero izaten jarraitzen duzun bitartean Iraupenik gabe: bertan behera utzi nahi duzunean Giza laguntza lehen egunetik Oporretan edo baja hartzen baduzu, ez duzu ordaintzen.

Verifactu Promo prezioa

25€/hilean

BEZ gabe

Prezio babestua bezero zaren bitartean

Ez duzu zure sektorea aurkitzen?

Euskadin merkataritza txiki bat baduzu, Manaok zuretzat funtzionatzen du. Idatz iezaguzu zalantzak badituzu.

Kontaktatu